GRAND SLAM-EKO MAISUEN V. FINALA.

(2012ko irailaren 24tik urriaren 13ra, Sao Paulon eta Bilbon).

 

 

 

         2012-10-13 (EUSKAL HERRIKO BILBO HIRIAN): TXAPELDUNA ERABAKITZEKO, 5 MINUTUKO EZBERDINKETA PARTIDAK.

 

Fabiano Caruana (Italia) (2.773)Magnus Carlsen (Norvegia) (2.843): 0-1.

Magnus Carlsen (Norvegia) (2.843)Fabiano Caruana (Italia) (2.773): 1-0.

 

            Ezberdinketako emaitza: 2-0, Magnus Carlsenen alde.

 

Gaur gauean, Magnus Carlsen munduko lehenengoak, gaur arratsaldean Bilboko Alhondigan jokatu eta bukatu den Maisuen finala irabazi du. Gogoratu behar dugu lehenengo fasea Sao Paulon jokatu zela eta bigarrena Bilbon. Carlsenek gaur jokatutako partida zirraragarria izan da, izan ere, garaipena Carlsen-Caruana arteko berdinketa-hauste batetik etorri da. Azkenean, Carlsenek lortu du txapela 2-0 garaipen sendo batekin, partida arinetan.

 

Hurrengoak izan dira Carlsenen gaurko hitzak txapela jaso ondoren: “Eskerrik asko guztioi aurten jokatu dugun txapelketa bikain honengatik”.

 

Txapelketa honetako partida arinetara iritsi gara, jokalari biek berdinketa lortu ondoren, Levon Aronian eta Francisco Vallejoren aurka. Italiarrak menorkarraren aurka lortutakoa nahiko eztabaidatsua izan da.

 

Jokalari biek lehenagotik urteetan zehar jokatutako partida arinek, faboritotzat ematen zuten Carlsen eta gaur gauean, Alhondigan, bere nagusitasuna baieztatu du modalitate honetan sub 20 txapeldunaren gain.

 

Berdinketa-hausteko lehenengo partidan, zuria espainiar hasierako berlinesa ingurubidetik abiatu da. Honekin, Caruanak, zuriekin jokatzen zuenak, nolabaiteko abantaila lortu du. Norvegiarrak partidari erritmo arina eman dio bere aurkariari denbora faltan uzteko asmoz. Caruana, mugimenduak pentsatzera eta denbora gastatzera behartuta egon da, izan ere zuriekin jokatu du eta irabaztera derrigortuta egon da. Beraz, Carlsenen tranpan erori eta denbora faltaren ondorioz, bere parera heldu eta azkenean errematatu egin du.

 

Bigarrenean, seguruenik psikologikoki ukitua lehenengo txandaren ondorioz, siziliar defentsako Paulsen ingurubide erasotzailea aukeratu du, baina 10. mugimenduan akats larri bat egin du eta 7 mugimendu beranduago amore ematera behartuta gelditu da.

 

2012-10-13.

 

Iturria: “http://www.bilbaomastersfinal.com” webgunea.